Sarreren itzulketa eskatzeko azken egunak honakoak izango dira:
- Urtarrilaren 27ra arte, ondorengo sarrera erosia dutenek:
-Gu primer emanaldia
-Losers antzerki-emanaldia
-Urtarrilaren 31ra arteko eta otsailaren 1eko zine-saioak
-Otsailaren 3ko zine-klub saioak
- Otsailaren 1era arte, ondorengo sarrera erosia dutenek:
-Olatz Salvadorren kontzertua
-Erbia eta dortoka umeen antzerki-emanaldia
-Hodei magoaren Ezinezkoaren logika emanaldia
-Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Amaren intxaurrak saioa
-Iñauteriak bizi emanaldia
-Idoia kontzertua
-Emon taldearen kontzertua
-Otsailaren 7tik aurrerako zine-saioak
-Otsailaren 10etik aurrerako zine-klub saioak
E-postaz eskatu beharra
Sarreren itzulketa eskatzeko mezu elektronikoa bidali beharko da kultura@bergara.eus helbidera, sarrerak erositakoan norberaren emailean jasotako erosketa-konfirmazioaren mezua birbidaliz, eta horretaz gain, mezuan bertan sarrerak itzultzeko eskatu eta ondorengo informazioa eman beharko da:
-Izen-abizenak
-Zein emanalditako sarrerak itzuli nahi diren, eta zenbat sarrera diren.
Urtarrilaren 27an itzulitako sarrerak urtarrilaren 28an jarriko dira berriro salgai bergararrentzat, eta otsailaren 1ean itzulitako sarrerak otsailaren 3an.