Jon Leibar Txinbo izan zuten gaiak jartzen Lujanbiok, Egañak, Amurizak, Maiak eta Zuazubiskarrek. Pandemiaren bueltan egin zuten bertsotan, adibidez, tono serioan pandemiak kulturan eta bertso munduan izan duen eraginaz. Baina umorea etxean utzi barik etorri ziren bertsolariak zein antolatzaileak. Matrikulatzeko adinean duten umea izanda, Bergarako ikastetxeak bisitatzera joan diren gaiarekin, esaterako, barre egin zuten entzuleek. Bakarka, bikoteka zein taldeka abestu zuten bertsolariek.