Lasterketa amaitzean, Aristik berak ere, sailkapenaren gaineko zalantzak izan dituela adierazi du. "Uste nuen irabazi nuela. Banekin aurreratu zidala, baina helmugako marraren ostean izan dela pentsatu dut. Beraz, zapore gazi-gozoa dut. Denboraldia hasteko modu ona izan da, baina, ez nago gustura emaitzarekin, garaipena ospatu dut-eta…", adierazi du Aristik lasterketa amaitu eta emaitza ikusi ostean.
Lehenengo hiru sailkatuak honakoak izan dira: Lorrenzo Manzin (Direct Energie) lasterketako azkarrenak 2:13:05eko denbora egin du, eta ostean sartu dira helmugara, Mikel Aristik (Euskadi), eta Amaury Capiot (Arkea).