Bergarako Udaletik azaldu dutenez ohiko moduan ospatu ezingo diren arren, otsailaren erdian izango diren Aratusteen bueltan egongo da zer entzun eta ikusi herrian. Hala, haurrei zein helduei begirako ekitaldi ugari programatu dituzte otsailerako.
Haurrendako emanaldiak
- Otsailaren 6an, 18:00etan: Erbia eta dortoka haur antzerkia. Sarrera: 4€
- Otsailaren 12an, 18:00etan: Hodei magoaren Ezinezkoaren logika ikuskizuna. Sarrera: 4€
- Otsailaren 13an, 18:00etan: Katxiporreta taldearekin Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Amaren intxaurrak ikuskizuna. Sarrera: 6€ Udal pilotalekuan
- Otsailaren 16an, 18:00etan: Iñauteriak bizi musika ikuskizuna. Sarrera: 4€
- Otsailaren 27an, 18:00etan: Ekain Txou. Sarrera: 4€
Haurren ekitaldietarako sarrerak urtarrilaren 20an, 17:30etatik aurrera jarriko dira salgai txarteldegian eta www.seminarixoa.eus helbidean.
Helduendako emanaldiak
- Otsailaren 4an, osteguna, 19:00etan: Olatz Salvador musikariaren Aho Uhal diskoaren aurkezpena. Sarrera: 8€
- Otsailaren 18an, osteguna, 19:00etan: Idoia bakarlariaren Ilun eta abar diskoaren aurkezpena. Sarrera: 8€
- Otsailaren 20an, larunbata, 19:00etan: Emon taldearen itzulera kontzertua. Sarrera: 8
Helduen ekitaldietarako sarrerak urtarrilaren 21ean, 17:30etatik aurrera jarriko dira salgai txarteldegian eta www.seminarixoa.eus helbidean.
Urtarrileko emanaldiak
Datozen egunetan izango diren Ruper Ordorikaren kontzerturako, bertso saiorako eta Losers antzezlanerako sarrerak agortuta dauden arren, urtarrilaren 29an ostiralez programatuta dagoen Xentimorik Gabe taldearen Gu Primer ikuskizunerako sarrerak gelditzen dira oraindik ere.