Aurreskua dantzatu diete, Amaia Arantzabalen biolin doinuek lagunduta, eta testu bat ere irakurri du Euskal Herrriko Migratutako eta Arrazializatutako Emakumeen Sareko kide Luciana Alfarok: "Zuen borroka gurea ere bada. Pentsio duinak eskatzen ditugu, bereziki bizitza sostengatu zuten eta sostengatzen jarraitzen duten emakumeendako. Gure gobernuei eskatzen diegu bizitza jar dezatela erdigunean eta hori, beste hainbat neurrirekin batera, gure nagusiendako pentsio duinak ematen lortuko dugu. Sistema matxista, arrazista eta kapitalista honekin bukatzeko saretzen jarraitu behar dugu".
