Gozatu ederra hartu zuten atzo Seminarixora joandako ikusleek, Julen Alonsok eta konpainiak emandako Sutan dantzan ikuskizunarekin. Trikitilari trebeak Eneritz Aulesti pandero-jolearen eta Oinkari dantza taldearen laguntzarekin ikuskizuna aparta taularatu zuen. Ikusleek ezin izan zuten dantzarako tentazioa eutsi, eta nahiz eta aulkietatik ez altxatu, mugimenduan aritu ziren horietako asko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.