Agorrosingo kirol eremuetako edukiera, %40tik %50era

Jokin Bereziartua Lizarazu 2021ko urt. 15a, 16:05
Agorrosin kirol gunearen sarrera.

COVID-19 positiboen azken hamalau egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 baino gutxiagokoa denez, kirol instalazioen erabilera handitzeko aukera dago Agorrosinen. Besteak beste, igerileku handian, aldi berean, kale bakoitzeko, bi erreserba egin ahal izango dira. 

Kirol instalazioetan, %50eko gehieneko edukiera baimenduko da eta, ondorioz, Agorrosingo igerileku handian, aldi berean, kale bakoitzeko, bi erreserba egin ahal izango dira. Beste kirol-eremuen gehiengo edukiera %40tik %50era igo da.

Erreserbak mantendu egiten dira

Kirol instalazioetan, kirola taldeka egin ahal izango da. Hemendik aurrera padel pista erabilgarri dago eta ikasturteko erreserbak mantentzen dira. Udaleko pilotalekuko erreserbak, bestetik,  astelehenetik aurrera egongo dira martxan. Gehienez, sei pertsona aritu ahal izango dira aldi berean eremu bakoitzeko. Bestalde, Udaletik gogorarazi nahi dute hainbat ekintza streaming bidez eskaintzen direla.  Informazioa Agorrosingo Ekintza Guneko harreran edota 943 77 70 95 telefonoan eska daiteke.  

Segurua da, neurriak betetzen badira

Agorrosin Ekintza Gunea eremu segurua dela egiaztatu dute Ertzaintzak eta Osasun Sailak egin dituzten ikuskapenek. "Hala ere, azken boladan, eta erabiltzaile batzuen aldetik COVID-19aren hedapena saihesteko jarritako neurri batzuk ez direla behar bezala betetzen ari antzeman da. Sumatutako arau hausteen eta hauen ondorioen inguruan jakinarazpena bidali zaie erabiltzaileei eta arauak betetzeko eskaera egin zaie", gaineratu dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak