Antolatzaileek "balorazio positiboa" egin dute jasotako lanen kopurua ikusita, baina "faltan igarri dute" Euskal Herriko hainbat herrialdetatik jaso ez izana; esate baterako, Arabatik eta Iparraldetik. "Gehienbat, Gipuzkoatik jaso ditugu; horien artean, 24 gutun Debagoienekoak, eta hamasei dira Bergarakoak", azaldu dute Jardun elkartetik.
40 urtez gorako parte hartzaileen artean gizonezkoak dira aurten nagusi, eta 26 urte azpikoetan, berriz, emakumezkoak. "Ez dugu eskuz idatzitako gutunik batu, eta gehienak posta elektronikoz jaso ditugu. Esaldien lehiaketan parte hartzeko bihar, egubakoitza, da azken eguna; Whatsappez edo mezuz 605 71 24 69 telefono zenbakira edo amodiozkogutunak@gmail.com helbidera bidali behar dira".
Sari-banaketa ekitaldirik ez
COVID-19 dela eta, segurtasuna bermatzeko asmoz, aurten aurrez aurreko sari banaketarik ez egitea erabaki dute. "Hala aurreikusten genuen sariketa abia-tu genuenean; hala ere, modu batera edo bestera, gutun irabazleak ezagutzeko aukera izango da otsailaren 12an hasita".