Kosta gabe irabazi zuten atzo Altuna III.ak eta Mariezkurrenak Bergarako pilotalekuan. Bikoteak ondo hasi du txapelketa, bi norgehiagokak irabazita eta bi puntuak lortuta.
Gaur, berriz, Bilbon, Urrutikoetxea-Imaz eta Artola-Aranguren arituko dira, bigarren jardunaldiko hirugarren partidan.