Genero berdintasunean sentsibilizatzeko online saioak

Imanol Beloki Unamuno 2021ko urt. 8a, 15:32
Silvia Muriel eta Iraitz Agirre.

Bergarako Miguel Altuna Lanbide Heziketa eta bertan dagoen LHL Lanbide Heziketaren Lagunak elkarteak Berdintasunez gure egunerokoan webinerrak antolatu dituzte urtarrilaren 19 eta 20rako, Bergarako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker. Hala, genero berdintasunean sentsibilizatzeko online saioak izango dira Silvia Muriel eta Iraitz Agirre Berdintasun aholkularien eskutik.

Urterrilaren 19an eta 20an hitzaldiak izango dira: Batetik, familiei zuzenduta webinarra izango da urtarrilaren 19ean. Silvia Muriel Gomez Berdintasun aholkulariak izango da hitzaldia eskainiko duena, gazteleraz izango da, 18:00etan hasita, online. Bestetik, urtarrilaren 20an, hezkuntzako langileei zuzenduta, Iraitz Agirre Aranguren Berdintasun aholkulariak, Euskaraz eskainiko du hitzaldia, 18:00etan.

Berdintasunez gure egunerokoan saioen kartela.

Berdintasuna egunerokoan

"Azken urteotan, STEAM alorretan (zientzia, teknologia, ingeniaritza, matematika, artea eta humanitateei erreferentzia egiten die ingelerazko akronimoak) genero berdintasuna sustatzeko hainbat pausu ematen ari gara bai gizartera eta bai inguruko enpresetara begira, eta oraingoan, gai honen inguruan sentsibilizatzeko online saioak antolatu ditugu", adierazi dute antolatzaileek. "Zergatik? STEAM ikasketetan emakumeen presentzia handitu nahi dugulako. Horretarako, beharrezkoa iruditzen zaigu emakumeentzat onuragarriagoak diren heziketa inguruneak eta inguru profesionala eratzea, non emakumeen ezaugarriak eta ekarpenak baloratuko diren eta baita, beraien lana eta ikasle nahiz profesional gisa dituzten ahalmenak ere. Horregatik, ezinbestekoa iruditzen zaigu heziketa zentroetan eta familietan genero estereotipoak aldatzea, STEAM arloetako ikasketei eta lanbideei dagokienez".

Informazio gehiagorako

Informazioa eta izen ematea: www.maltuna.eus, ekitaldia@maltuna.eus edo 943 899 273 – 943 899 272 zenbakietara deituz egin daiteke. (Kontaktua: Miren Errasti).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak