Beraz, Bergarako Udalak urtea hastearekin batera ekin dio egokitzapenari oinezkoen segurtasuna handitzeko helburuarekin. Beste hainbat lekutan ere jada hasiak dira egokitzapenak egiten; hain justu ere, 2021eko ekainerako herri guztiek egin beharko dituzte moldaketa horiek.
Seinaleak jartzearekin bat, indarrean
Gaur, urtarrilak 4, hasi dira Bergarako Udaleko langileak herriko sarreretan 30 kilometro orduko abiadura muga ezartzen dituzten bide-seinaleak jartzen. Abiadura muga jaisteak, Udalaren arabera, oinezkoen segurtasuna handitzen du eta autoen kutsatze maila murriztu.
Abiadura-mugaren seinaleak, herri sarreretan dauden lokalizazio-seinaleen gainean jarriko dira, eta aurreikuspena da aste honetan bertan bide-seinale guztiak jartzea.