'Ez dadila sua itzali' jolasean aritu dira Bergarako haurrak

Ainhoa Arana 2020ko abenduaren 28a

Eguraldia aldeko ez, baina animatu dira herriko familiak. 14 pertsonako taldeetan abiatu dira herrian zehar Jardun Euskara elkarteak antolatutako 'Ez dadila sua itzali' izeneko jokoaren helburua lortzera.

Euskal Mitologiarekin lotutako jolasa izan da eta ordu erdi ingurukoa izan da txanda bakoitza. Galtzagorri baten laguntzarekin ekin diote jolasari eta, helburua, Olentzeroren su magikoa berriz piztea izan da. Horretarako, osagai desberdinak behar zituzten eta osagai horiek lortzeko, beste pertsonaia mitologiko batzuen laguntza izan dute. Pertsonaia hauei, objektu bana galdu zaie eta haurrek objektu hori aurkitzen lagundu diete. Trukean, pertsonaia mitologiko bakoitzaren eskutik, Olentzeroren su magikoa pizteko osagai bat jaso dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak