Bergarako ostalariek toldoak jartzeko baimena dute urtarrilaren 7ra arte

Uxue Igarza Loiola 2020ko abe. 26a, 09:38

Ordenantzak baimentzen ez badu ere, Udalak salbuespena egin nahi izan du Gabon festetarako. Dena den, lau baldintza bete beharko dira toldoak jarri ahal izateko.

Hilaren 23tik urtarrilaren 7ra arteko epean, Bergarako ostalariek toldoak edo haimak jartzeko aukera dute. Horretarako, ezinbestekoa da aterpe horiek terrazaren azalera ez gainditzea eta itxita egongo diren aldeak gehienez bi izatea. Horrez gain, ostalariek ezin dute lurra zulatu instalazioak egiteko, eta terraza erretiratutakoan aterpe horiek ere gorde egin behar dituzte.

Udalak esan du udaltzainak jarraipena egite ari direla, eta baldintzak betetzen ez diutzten titularrek ondorioak izango dituztela. Bestetik, uste dute premia bati erantzuteko neurria dela: "COVID-19ak eragindako osasun-arazoak ostalaritza-jardueraren antolaketarako terrazen premia areagotu egin du. Negu-garaian gaude eta eguraldiaren iragarpenak direla-eta aterpe-premiak handiak dira". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak