29. aldia izango du Bergarako Jardun euskara elkartearen Amodiozko Gutunen Lehiaketak, eta bosgarrena esaldienak.
Gutunen lehiaketan 2006an edo aurretik jaiotako edozein pertsonak parte hartu ahalko du. Lanek jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz izan beharko dute; gehienez, hamar gutun aurkez daitezke, baita aurreko urteetan sarituak izan ez direnak ere. Lanen luzera bi orrialdekoa izango da, gehienez. Lehen sarituak 500 euroko saria eskuratuko du, eta 250ekoa bigarrenak. Bergarar onenak eta 26 urtez azpiko onenak 150 euro jasoko dituzte. Pertsona berak ezingo du sari bat baino gehiago eskuratu.
Esaldien lehiaketan edonork parte hartu ahalko du. Nahi beste esaldi aurkez daitezke. Amodiozko esaldi onenarentzako saria 100 euro izango dira. Lanak bidaltzeko moduak eta informazioa, jardun.eus-en.