Soriako Tierras Altasen topatutako I. eta III. mende bitarteko 40 estela eta hilarrien artean sei bildu dituzte 'Heriotzarako erromatar ohiturak Soriako Tierras Altas eskualdean. Euskararen aztarnak antzinako epigrafian' erakusketan. Eta izenak dioen bezala, badu loturarik euskararekin.
Tierras Altasen, latinez, zeltikoz eta euskararen forma zaharrean idatzitako dokumentuak aurkitu dituzte. Eta hain zuzen ere, hegoaldean aurki daitekeen euskal-akitaniar antroponimiari dagokionez, multzo handiena aurkitu duten bertan. "Harrian egindako idazkunei esker, lehen mendeetan bizi izan ziren pertsonei buruzko zerbait ezagutu dezakegu", adierazi dute Laboratorium Museokoek.
Esan bezala, erakusketa irekita egongo da urtarrilaren 24ra arte.
Beste hitzaldi bat
Eduardo Alfaro Valladolideko Unibertsitateko arkeologo eta doktorea da erakusketaren komisarioa, eta bost hitzaldi eman ditu dagoeneko Bergaran gaiari buruz. Laboratorium Museotik azaldu dute lehen egunean bete zirela leku guztiak. Hori ikusita, beste hitzaldi bat antolatu dute, eta oraingoan 125 bat lagunentzako lekua egongo da.
Urtarrilaren 22an izango da, 17:30ean, Bergarako Seminarixoan, eta aurrez izena eman beharko da hemen.