Eskuragarri daude Elhuyar anaien irudien ebakigarriak, Bergaran

Txomin Madina Milikua 2020ko abe. 20a, 17:34

Hamar euroko prezioan jarri dituzte salgai, gaur, Bergarako Erraldoi Taldeak. Itxialdi garaian egindako umeen marrazki lehiaketako sariak ere banatu dituzte. Anouk Izagirre, Ainere Gallastegi, Sara Poza eta Irene Calleja izan dira sarituak.

Iragarri moduan gaur aurkeztu ditu Fausto eta Juan Jose Elhuyarren ebakigarriak Bergarako Erraldoi Taldeak. Irala kalean ipini dute mahaia eguerdian, eta modu horretan erakutsi dute Kataluniatik inportatutako ideiak emandakoa. Bertan ziren, nola ez, Elhuyar anaien panpina erraldoiak.

Aurten betetzen ditu 20 urte Bergarako Erraldoi Taldeak eta erraldoiak kalean dantzan ikusteko aukera berria iritsi bitartean Elhuyar anaien irudien ebakigarriak proposatu dituzte etxean gozatzeko. Hamar eurotan daude salgai irudiak egiteko ebakigarriak.

Ebakigarriekin batera salgai izan dira baita ere margotzeko liburuak, Guti eta Felixin buruhandien panpinak zein Ximon eta Magdalena erraldoien panpinak.

Marrazki lehiaketako sari banaketa

Bergarako Erraldoi Taldekoek aukera baliatu dute itxialdi sasoian umeendako egindako marrazki lehiaketako sariak banatzeko. Bi-zazpi urte bitarteko neska-mutikoen mailan Anouk Izagirrek jaso du lehen saria eta Ainere Gallastegik bigarrena. 8-14 urte bitarteko umeen mailan, berriz, Sara Poza izan da lehenengoa eta Irene Calleja bigarrena.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak