Salmenta politak Napar Ferian

Julen Iriondo 2020ko abenduaren 19a

Goizean Bergarako San Antonion egindako azoka polito joan da antolatzaileen esanetan; jende pilaketarik gabe, bertaratu den jendea erostera joan dela-eta, gustura ziren, baita saltzaileak eurak ere, nola ez.

Nafarroako produktuz osatutako zazpi postu egon dira azokan. "Saltzaileak pozik daude, zeren, jendea ez dago begira, denak erostera etorri dira", zioen Patxi Uribesalgok. Eta hori bera berretsi du urdaikiak saltzen ari zen gizonezkoak: "Tantaka-tantaka, baina geratu barik ari gara saltzen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak