'Bergara Herri Hezitzailerantz' taldea sortu dute, besteak beste, aisialdi hezitzailea indartzeko

Uxue Igarza Loiola 2020ko abe. 18a, 11:54

Oinherri elkarteak eta Herri Hezitzaileen Sareak bultzatzen dituzten balioekin bat egiten duen eragilea sortu dute Bergarako herritarrek. Taldea irekita dagoela azpimarratu dute eta parte hartzeko gonbidapena luzatu diete bergararrei.

Taldea "herri bezala jardun eta bultzatu nahi diren balioak adostu, landu eta horiek sustatuko dituzten ekimenak aurrera ateratzeko talde eragilea" dela azaldu dute Bergara Herri Hezitzailerantz-eko sustatzaileek. Asmoei dagokienez, besteak beste, hurrengo hauek izango dira bultzatuko dituztenak: haurtzaroaren kultura onartzea, parte-hartzea eta erabakitzeko ahalmena sustatzea, aisialdi hezitzaile euskalduna parekidea eta anitza indartzea, ingurumen natural eta kulturala zaintzea, komunitate sarea ehuntzea eta auzolanaren ideia azpimarratzea. "Martxan dauden ekimenak balioan jartzea eta ekimen berriak hauspotzea izango da gure erronka", gehitu dute.

Gaiaren inguruko interesak batzen ditu, eta taldea Bergarako beste eragile zein norbanakori irekita dagoela esan dute. Proiektuari buruz gehiago jakiteko edo bestelako zalantzak argitzeko, bergaraherrihezitzailea@gmail.com helbidea ahalbidetu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak