Jardun Euskara Elkarteak, Udalaren laguntzaz, antolatu du emanaldia. "35HUTS" izeneko antzezlana, Esti Curiel aktoarena da eta abenduaren 22an, arratsaldeko 19:00etan egongo da ikusgai. Sarrerak Jardun Euskara Elkartean eros daitezke aurrez 5 euroren truke eta egunean bertan Seminarixoko leihatilan ere egongo dira eskuragai. Sarreretatik lortutako dirua Iparraldeko euskalgintzara bideratuko da.