Esandako moduan, Kataluniatik ekarri dute ideia: "Bereziki Katalunia aldean horren ezagunak diren erraldoien ebakigarriak plazaratuko ditu eta horretarako Elhuyar anaien irudiak aukeratu ditugu".

"Modu erraz eta dibertigarrian" egitekoak
Ebakigarri hauek egiteko Kataluniako ilustratzaile baten laguntza izan dute, erraldoien ebakigarrian lantzen aditua dena; saiatu dira eskulan horiek "modu erraz eta dibertigarrian" muntatzeko ereduak sortzen. Bi dira ebakigarriak bata Juan Joserena eta bestea Faustorena eta biak elkarrekin jarriko dira salgai 10 euroko prezioan, Domingo Irala plazan, 12.00-14.00 bitartean.
Aurkezpen hori aprobetxatuz, konfinamendu sasoian egin zen umeendako marrazki lehiaketako irabazleen sari banaketa ekitaldia ere egingo dute, 13:00etan.