Jagoba Astiazaran: "Etxean bezala sentiarazi gaituzte Bergaran"

Eneko Azurmendi 2020ko abe. 13a, 14:20

Arineketan dantza eta musika emanaldia eskaini zuten atzo, zapatua, Seminaixoan, eta proiektuaren sustatzaileetako bat den Jagoba Astiazaran txistulariaren esanetan, "oso gustura" aritu ziren. "Oso areto txukuna eta erosoa, eta publikoa ere oso beroa. Etxeko zapatiletan bageunde moduan sentitu ginen", nabarmendu du.

Astiazaranez gain, Iñar Sastre piano-jolea, Ainara Ortega abeslaria, Xabier Zeberio biolin-jolea, Agate Amilibia txelo-jolea eta Haatik dantza konpainiako Anne Jauregi eta Jon Arsuagak osatzen dute ikuskizuna.

Bergarakoa emanaldiaren ostean, gaur, domeka, Ibarrako kiroldegian ariko dira, 18:00etan hasita eta abenduaren 17an, eguena, Eibarko Coliseo antzokian, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak