Osasun krisiak behartzen dituen murrizketa eta segurtasun neurriak beteta, azkar agortu ziren emanaldirako sarrerak eta herritarrak, haur zein nagusi, gogoz gerturatu ziren atzo Seminarixora, emanaldi "berezia" izan denaz gozatzeko asmotan. "Apur bat urduri" zeudela aitortu duten arren bergarar musikara gazteak ere irrikaz agertu ziren kontzertu aurreko minutuetan, azken entseguetan murgilduta zeudela: "Martxorako aurreikusita genuen hasiera emanaldia eta COVID-19ak behartuta atzeratzen joan gara gaur arte. Toti Martinez de Lezea aurretik ere ezagutzen genuen eta aukera polita da berarekin aritzea".
Sarrerak agortuta
Seminarixoa bete zuten herritarrak ere –beti ere edukiera mugak betez– "oso gustura" egon direla aitortu dute: "Zoragarria izan da, euskal kondairak entzutea, ipun modura kontatuta; Olentzero nondik datorren, lamiak,...Musikaz lagunduta gainera pasada bat izan da, oso gustura egon gara".