Industria Egunean parte hartu dute Lazpiur enpresak eta Aranzadi Ikastolak

Maialen Santos 2020ko abe. 10a, 18:38

Argazkia: Adegi

Talentu gazteak industriara gerturatzeko helburuarekin egin dute gaur Industria Eguna, Adegik antolatuta. Gipuzkoako hamaika ikastetxetako 600 gaztek izan dute enpresak gertutik ezagutzeko aukera; tartean, Bergarako Aranzadi Ikastolako gazteek Lazpiur enpresa ezagutu dute. 

Industria Egunaren bigarren edizioa gazteak industriara hurbiltzeko helburuarekin egin dute; profil teknikoak bultzatu eta emakumeak stem ikasgaietara gerturatu guran. Hala, besteak beste profil profesionalak ezagutzeko eta gazte profesionalekin hartu-emana izateko aukera izan dute gazteek.

Online aritu dira ikasleak, eta enpresak birtualki bisitatzeko aukera izan dute. Jaurlaritzako ordezkariek, besteak beste, Markel Olano ahaldun nagusiak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak ere hartu dute parte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak