Patria telesailarekin lotutako izendapen gehiago ere badira; Eneko Sagardoy aktoreak, esaterako, Laskurainen izendapen bera jaso du, eta emakumezko aktore protagonistaren saria eskuratzeko aukera izango dute Ane Garabainek eta Elena Iruretak.
'Akelarre' filmak ere izendapen garrantzitsuak
Pablo Aguero argentinar zinemagileak zuzendu eta, besteak beste, Lorea Ibarra arrasatearrak eta Bergarako Yune Nogueiras aktoreek parte hartu duten Akelarre filmak sei eskuratu ditu, horien artean: film onenarena, emakumezko aktore onenarena –Amaia Aberasturi– eta musika onenarena –Maite Arroitajauregi, Mursego, eta Aranzazu Calleja–. Itziar Bollainek zuzendutako La boda de Rosa filma da, bederatzi izendapen jasota, hautagairik indartsuena eta Pilar Palomeroren Las niñas lanak ere Akelarre-k beste izendapen eskuratu ditu.