Petti abeslariaren kontzertua Bergarako Seminarixoan izango da, arratsaldeko 18:30etan. Sarrerak 5 euro balio ditu, aurrez Jardun Euskara Elkartean eskuratu daitezke eta egunean bertan ere, Seminarixoko txarteldegian, kontzertua baino ordubete lehenago ere eskura daitezke. Sarreren dirua Nafarroako euskalgintzara bideratuko dute.
Bestalde, abenduren 11an, 'Erraiak' dokumentala ikusteko aukera eskaini dute arratsaldeko 18:30etan, kartzela zaharrean. Bertan Ekain Mtnez. Lizarduikoa, dokumentalaren egilea, egongo da ikus-entzunezkoaren inguruko azalpenak emateko. Sarrerak doan izango dira baina 30 besterik ez dituzte banatuko, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago kartzela zaharreko atean.