Irrintzia ardatz duen Erraiak dokumentala emango dute Kartzela Zaharrean Jardun euskara elkarteak antolatuta Dynamo zineklubarekin batera. Ekain Mtnez. Lizarduikoa dokumentalaren zuzendaria ere bertan izango da filmaren gaineko azalpenak ematen.
Sarrera debalde da eta horiek banatuko dituzte emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago kartzela zaharraren atean; 30 lagunendako lekua egongo da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.