Eguaztenean hasiko dira banatzen Bergarako Udalaren 2021eko egutegia

Eneko Azkarate Laspiur 2020ko abe. 7a, 13:00

2021eko Bergarako Udalaren egutegiaren azala. (Argazkia: Bittor Munarriz)

Bergarako Udalak urtero banatzen duen egutegia oraingo eguaztenean, hilaren 9an, hasiko dira etxerik etxe banatzen. Herritarrek Bergaran ateratako argazkiz hornituta dator aurten ere Udalaren egutegia. Bittor Munarrizena da 2021eko egutegiaren azaleko argazkia; aurtengo maiatzean aterata zuen.

Urtero bezala, aurten ere, Bergarako Udalak herritarren argazkiekin osatutako egutegia argitaratu du, eta eguazten honetan, hilak 9, hasiko dira banatzen.

Udaletik adierazi dutenez, banaketa "etxe guztietara" egingo da, eta herritarrei eskatzen zaie "banatzaileei ataria zabaltzea, kanpoan utzi beharrik ez izateko". Egutegiak, ahal denean, buzoietan sartuko dira eta, hala egin ezin den kasuetan, atarian utziko dira multzoan. Horregatik, bizilagunei eskatzen zaie bakoitzak bakarra hartzeko.

Banaketa abendu erdi alderako amaitzea espero da, eta gehiago nahi dutenek udaletxera etorri eta bertan jaso ahal izango dute, banaketa amaitu ondoren. "Aurrerago adieraziko da noiztik aurrera jaso ahal izango diren udaletxean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak