Espainiako Konstituzioaren Egunean "ospatzeko ezer" ez dutela aldarrikatu dute Bergaran

Maialen Santos 2020ko abe. 7a, 12:19

Abenduaren 6an, Espainiako Konstituzioaren –1978koa– egunaren harira, "ospatzeko ezer" ez dutela aldarrikatzeko ekintza ugari antolatu zituen atzo arratsalderako, Bergarako Ernaik. 

Arratsaldeari hasiera emateko Hispanitate egunean ezer ez ospatzeko hitzaldi tailerra egin zuten, eta jarraian, Lur eta Juneren kontzertuaz gozatzeko aukera ere izan zen. 

Gero, Abenduak 6 ezer ez ospatzeko eta Espainiar konstituzio inposatuan aurrean gazteok independentzia leloekin elkarretaratzea egin zuten epaitegi aurrean. Bergarako Ernaitik azaldu dute "eguraldi txarra" egin arren, "jende asko" batu zela protestara.

Bertsoak ere ez ziren falta izan, eta saioaz gozatzeko Kartzela Zaharra "bete" egin zela adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak