Laboratorium museoan bertan dauden partaideek material guztia eskuragarri izango dute, eta baita bi ilustratzaileren laguntza ere: Izaskun Alberdi eta Ana Madinabeitia. Online plataformatik jarraitzen dutenek ere ikusentzunezko hainbat material izango dute eskura.
Hamabi orduko ikastaroa izango da: abenduaren 19an, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; eta domekan, 10:00etatik 14:00etara. Ikastaroak 12 euroko prezioa izango du eta izen-ematea telefonoz –943 76 90 03– edo posta elektronikoz egin behar da –laboratorium@bergara.eus–.