Dionewarko kultur eremua eraikitzeko, lasterketa solidarioa abenduaren 20tik aurrera

Jone Olabarria 2020ko abe. 8a, 09:45

Abenduaren 20tik urtarrilaren 10era parte hartu ahalko da banakako erronkan; korrika, oinez zein bizikletan.

"Euskal Herria eta Senegal banatzen dituzten 8.000 kilometroak osatzea" da Ndank Ndank elkarteak abenduaren 20an abiarazi-ko duen lasterketaren helburua. Banakako ariketa izango den lasterketan parte hartzeko, online, "modu errazean", eman behar da izena, Ndankndank.kinendu.com webgunearen bitartez, bost euro ordainduta. Horren ondoren, Apple Health edo Google fit dispositiboekin sinkronizatu eta dortsala deskargatu ahal izango dute parte hartzaileek.

Finantzaziorako tresna

Bertatik lortutako dirua Dionewarko kultur eremuaren eraikuntza finantzatzeko dela azal-du du elkarteak: "Erabilera askotariko espazio bat eraikitzea da helburua, kultur arlo desberdinak garatzeko –hizkuntza, musika, artisautza, dantza, literatura...–, batetik, eta hezkuntza ez-formala sustatzeko, bestetik". Zehaztu dute eremuaren lehen eraikuntza izango denaren lanak martxan direla, eta asmoa "progresiboki" eraikin berriak gehitzen joatea dela. Proiektuarekin "komunitatearen ahalduntzea garatzea" helburu dutela aitortu du elkarteak.

Parte hartzeko aukera zabala

Elkarteak zehaztu du errepidean, bidezidorretan, zintan edo bakoitzak nahi duen tokian bete daitekeela erronka korrika, oinez, bizikletan... abenduaren 20tik urtarrilaren 10era bitartean. Behin lasterketa amaitzean, argazki bat atera eta sare sozialetan partekatzera animatu dituzte parte hartzaileak, #zubiaindartzen traola erabiliz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak