Larunbat honetarako, abenduak 5, Erik eta Win emanaldia antolatu zuen Bergarako Udalak, baina taldekide bat gaixotu dela-eta emanaldia bertan behera gelditu da. Horren ordez, Zea Mays taldeak eskainiko du kontzertua, Atera diskoa aurkezteko. Arratsaldeko 19:00etan izango da emanaldia.
Kontzertuko sarrerak agortzen ez badira, bihar 18:00etatik 20:00etara Seminarixoko leihatila zabalik egongo da eta bertan ere eskuratu ahal izango dira.