Bidelanek kudeatuko ditu Beasain-Bergara autobiako ordainketak eta mantentze lanak

Uxue Igarza Loiola 2020ko abenduaren 1a

Bidelanek aurkeztutako Free Flow proiektuak 9.302.808,46 euroko aurrekontua du eta 1.953.589,78 eurotako BEZa. Bestetik, adierazi dutenez, bost eta zazpi hilabete artean iraungo du prozesuak.

A-636 Beasain-Bergara autobiari dagokion Bidegiren lizitazio prozesuaren esleipenduna izan da Bidelan enpresa gipuzkoarra. Azaldu dutenez, Free Flow "oztoporik gabeko teleordainketa-sistema" instalatuko dute: "Erabiltzaileek kanona ordaintzeko ibilgailua gelditu edo abiadura murriztea ekiditen duen kobrantza-sistema bat da hau". Bidean jarritako arku batzuen bidez egingo dira ordainketak; hain zuzen ere, ibilgailuak horien azpitik pasatzean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak