Mikel Lete bergararra, burukide berria

Miren Arregi Amasorrain 2020ko aza. 28a, 11:00

Datozen lau urteetan Gipuzko Buru Batzarreko burukide izango diren gizon-emakumeak aukeratu ditu EAJko Gipuzkoako Herrialde Batzarrak. Lurralde Zuzendaritzako buru Joseba Egibar izango da. Presidenteaz gain, Uri Batzarretako ordezkariek hamalau burukide aukeratu dituzte. Tartean da, Mikel Lete Txintxurreta bergararra.

Esandako moduan, lurraldeko zuzendaritzako buru izango da Joseba Egibar Artola. Gainontzekoak, honakoak dira: Itxaso Agirre Loiarte, Aitor Aldasoro Iturbe, Saioa Bandres Moneo, Irune Berasaluze Lazkano, Edurne Egaña Manterola, Idoia Elorza Gurrutxaga, Ion Jauregi Bereziartua, Lourdes Jauregiberri Goenaga, Imanol Lasa Zeberio, Mikel Lete Txintxurreta, Gorka Ocio Larrañaga, Olatz Peon Ormazabal, Arantza Rojo Gomez eta Jon Andoni Urdangarin Urrutia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak