Martxan da berriz Agorrosingo Kirol Orientabide Zerbitzua

Jone Olabarria 2020ko aza. 25a, 13:10

Doako zerbitzua da eta jarduera fisikoari buruzko aholkua ematen du 'Gelditzeke' izena duen zerbitzuak. Zerbitzua eguaztenetan eskaintzen da, 08:00etatik 12:30era.

Pandemiaren ondorioz bertan behera egon ondoren, Udalak berriz ere abiarazi du Gelditzeke Kirol Orientabide Zerbitzua (KOZ). Udaletik azaldu dute, "herritar guztientzat zabalik dagoen doako zerbitzua" dela eta "bizitza-estilo aktibo eta osasungarria bultzatzeko helburuarekin", jarduera fisikoaren inguruko aholkua eta orientazioa ematen duela . Zerbitzua jaso nahi duten pertsonek txanda eskaera egin behar dute Agorrosingo Kirol Gunean, telefonoz – 943777095– edo emailez– agorrosin@bergara.eus–. 

'Mugiment'-en baitan

Zerbitzua Aldundiak eta Jaurlaritzak elkarlanean sortutako Mugiment programan dauka jatorria, eta geroz eta udalerri gehiagotan finkatzen ari den zerbitzua dela adierazi dute Bergarako udaletik. Herrian lehen ere ematen zen mota honetako zerbitzua, baina honen bitartez "orain artekoa aberastu eta hobetu" egiten dela azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak