Ikusmin handia eragin du Alex Txikonen 'Mendi Biluzia' proiekzioak Seminarixoan

Jone Olabarria 2020ko azaroaren 25a

Pol Pol elkartearen Mendi Astearen baitan antolatutako ekintzen artean izan zen atzo Alex Txikon Seminarixoan. 8.130 metroko Nanga Parbat mendira egindako neguko bere lehen igoera biltzen duen 'Mendi Biluzia' ikus entzunezko pieza eta liburua aurkezten izan zen bertan.

Eduekiera mugatuarekin bada ere, Alex Txikonek egindako aurkezpenak ikusmin handia sortu eta Seminarixoa bete zuen atzokoan. Atarian ere liburuak sinatzen egon zen Txikon eta emanaldiaren ostean sare sozial bitartez eskertza mezua helarazi nahi izan zuen: "Oso eskertuta gaude 'Mendi biluzia' izaten ari den harrerarekin. Eskerrik asko Bergara!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak