Musikarien eguna ospatzen jarraitzea da Bergarako Musika Eskolaren helburua, eta horretarako bihartik aurrera hainbat jarduera egingo dituzte, eskolan bertan. Azaldu dutenez, kontuan hartuta ezin direla ikasle guztiak egun berean elkartu, jarduera desberdinak egingo dituzte aste osoan zehar klase eta musika taldeen barruan.
Musikarien pegatina
Ikasle guztien artean ere, Santa Zezilia egunerako Valen Moñux-ek diseñatutako pegatina banatuko dela jakinarazi dute, Ni musikaria naiz. Ezerk ez gaitu isilaraziko leloarekin.
