Euskararen Eguna: lehiaketa abiatu du aurten ere Danobatgroup taldeak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko aza. 12a, 16:12

Batzen gaituen esentziak izan dezala presentzia lelo hartuta antolatu dute eta azaroaren 30era arte har daiteke parte. Abenduaren 3an irtengo da irabazleen izena eta parte hartzaile guztien artean Errigorako hainbat saski zozkatuko dira.

Danobatgroup taldeak lehiaketa antolatu du aurten ere abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Egunaren harira. Batzen gaituen esentziak izan dezala presentzia lelopean antolatu dute: "Enpresaren ingurune soziolinguistikoari begiratuz eta kooperatiben izateko era eta konpromisoari jarraituz, leloak dioen moduan, euskara da batzen gaituen esentzia hori eta euskarak arlo guztietan presentzia izateari ematen ari zaio garrantzia azken urteetan. Presentzia eguneroko lanean, teknologia berrietan, harremanetan, ikerketan eta garapenean... Herritar guztiengana iritsi nahiko genuke lehiaketa honekin", diote.

Lehiaketan parte hartzeko argibide guztiak honako lotura honetan jarriko dituzte. Azaroaren 30era arteko epea izango da lehiaketan parte hartzeko, abenduaren 3an irtengo da irabazleen izena eta parte hartzaile guztien artean Errigorako hainbat saski zozkatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak