Binakako txapelketa malgutik kanpo geratu da Arrate Bergara

Jone Olabarria 2020ko azaroaren 13a

Miren Larrarte eta Arrate Bergara, domekan Legution jokatutako partidan.

Zapatuan Guardian jokatu zuen partida galduta, 22-15, txapelketatik kanpo geratu zen Bergara. Hala ere, konfinatuta zegoen Nora Mendizabalen ordez ere jokatu zuen, domekan.

Lau eta Erdiko Laboral Kutxa Emakume Master Cup Txapelketa bertan behera utzi behar izan zuen antolakuntzak, Nafarroako eta Errioxako pilotariak euren herrialdeetatik irten ezinda egonagatik. Horren ordez, baina, binakako txapelketa malgua abiarazi zuten azaroaren 4an. Bi multzotan banatutako zortzi bikotek hasi zuten txapelketa; tartean, Arrate Bergara pilotari bergararrak ere bai.

Zapatuan Guardian jokatu zuen Bergarak partida, Iera Agirrerekin. Bikoteak ezin izan zuen partida irabazi, eta, lehia estuaren ostean, 22-15 galdu zuten Gentzane Aldairen eta Olatz Arrizabalagaren aurka. Hala, txapelketatik kanpo geratu da bergararra. Konfinatuta zegoen Nora Mendizabalen ordez ere jokatu zuen, domekan, Larrarterekin, Aldai-Orbegozoren aurka; 22-20 galdu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak