Lan ona egin arren, Burdinolakoek ez dituzte emaitza onak lortu asteburuan

Ainhoa Arana 2020ko aza. 9a, 15:56

Lau partido jokatu dituzte Euskadi mailan, 2 misto senior kategorian eta 2 emakumezko senior kategorian. Partidu guztiak galdu badituzte ere, lan ona egin dutela diote.

Emakumezko senior taldeak jolastutako bi partiduetatik, domekakoa izan zen interesgarriena, Metropolitanoren aurkakoa. Bana bukatu zuten lehen zatia eta bigarren zatian Burdinolak aukera gehiago izan bazituen ere, ezin izan zuten garaipena lortu. Senior Mistoek partidurik irabazi ez arren, Burdiolatik “talde gaztea” dela eta garaipenak helduko direla adierazi dute. 

Labegaraieta kiroldegiko obrak direla eta, senior taldeek ez dute lekurik entrenatzeko eta Antzuolako, Aramaioko eta Arratsako Udalei eskerrak eman nahi izan diete, instalazioak uzteagatik.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak