Euskal Herriaz kanpoko jendearengan ere interes handia sortu duela adierazi dute Bergarako Udaletik eta gaur egun ezarrita dauden pertsonen mugikortasunerako baldintzak kontuan hartuta, atzeratu beharra ikusi dute. Laboratorium Museoan jazoko da ikastaroa eta formatua berraztertzen dabiltza, abenduan aurrez aurreko eta onlineko formatua uztartzeko asmoz. Berrantolatu bezain pronto emango dute erabakien berri.