Neurri murriztaile berriak Agorrosinerako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko aza. 9a, 10:15

Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 6ko dekretura egokitzeko hainbat neurri murriztaile berri hartu ditu Bergarako Udalak Agorrosinerako, azaroaren 7tik indarrean daudenak. Neurri horien artean daude, besteak beste, azken orduko jarduerak eta erreserbak aurreratu egin dituztela eta igerilekuko aldagelak izan ezik gainerako guztiak itxita egongo direla.

Agorrosinen honako eragina izango dute establezimenduak, instalazioak eta lokalak gehienez ere 21:00etarako itxita egon behar izateak:

Igerilekuko erreserbak:  azkenengo txanda kendu egingo da (20:30-21:30).
Fitness gela eta bizikletak: azkenengo txanda 50 minutukoa izango da (20:00-20:50)
Jarduerak: azken orduko jarduerak, 20:00etan edo beranduago hasten direnak 19:50 hasiko dira.

Bestalde, taldekako edozein kirol jarduera eten egiten dela dioen dekretuak honela eragingo du Agorrosinen: 

Jarduerak: ekintzak eta jarduerek martxan jarraituko dute, baina ludotekan egiten diren ekintzek edukiera muga gainditu egiten dutenez, taldea zatitu egingo da. Kaltetuei jakinaraziko zaie. 
Maskara: beti erabili behar da, igerilekuan izan ezik.
Aldagelak: aldagelak eta dutxak itxi egingo dira. Hala ere, igerilekuko aldagela –dutxarik gabe– irekita egongo da, horren inguruko jarraibide berrien zain.
Kirol indibiduala eta taldekoa: kirol indibiduala bakarrik dago baimendua, bizikideekin ezik.
Padel erreserbak: bizikideekin bakarrik jokatu daiteke. Ondorioz, hileko erreserba denak bertan behera geldituko dira. Hileko erreserba duten erabiltzaileek eta bizikideekin jokatzen badute, kiroldegian jakinarazi behar dute.
Pilotaleku erreserbak: bakarka edo bizikideekin bakarrik jokatu daiteke. Ondorioz, hileko erreserba denak bertan behera geldituko dira. Hileko erreserba duten erabiltzaileek eta bizikideekin jokatzen badute, kiroldegian jakinarazi behar dute.

Itxaroteko, eraikin kanpoan:  Agorrosinen ez dagoenez itxaron lekurik, txanda ordua iritsi arte, eraikinaren kanpoaldean itxarotea ezinbestekoa da

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak