Mobilizazioa deitu du Bergarako Sortuk azaroaren 7rako: "Non dago diru publikoa?"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko aza. 5a, 18:53

Gudari Eguneko ekitaldia Iralan, Sortuk antolatuta.

"Mobilizazio ibiltaria" abiatuko dute zapatuan, azaroak 7, azokatik (12:30), "ozen eta argi" esateko diru publikoa herriari bideratu behar zaiola: "Non dago gure dirua? Diru publikoa Europatik iritsiko diren laguntzak makro-proiektuetan erabiltzen ari dira; AHT, errauskailua, Supersur, Donostiako Metroa... Diru publikoa multinazionalei oparitzen ari dira".

Zapatuko agerraldian eskari bat egingo du Bergarako Sortuk: "Diru publikoa zerbitzu publikoetarako, langile klasearentzat, pentsioetan, komertzioan eta beharra duten enpresa txikientzat erabili behar da. Zapatuan PNVri esango diogu aski dela! Dirua badagoela eta erabili dezala kolapsatzear dagoen osasun sistema publikoa indartzeko. Nola dago Bergarako anbulatorioa? Non daude arakatzaileak? Dirua erabili dezala Jaurlaritzaren konpetentzia den ostalaritza eta komertzio txikia laguntzeko; zaharren egoitzetan, pentsioetan, langabetuei laguntzeko edo behar dutenek alokairuak ordaintzeko".

Gaineratu dute pandemia "gogor" kolpatzen ari den honetan herritarren osasuna lehenetsi behar dela: "Horregatik bergarar guztioi deia: zaindu eta elkar zaindu. Mobilizazioan ere maskarak eta segurtasun tarteak zainduko ditugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak