2020an erakutsi ezin izan dutenek lehentasuna izango dute 2021ean Aroztegin erakusteko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko aza. 2a, 17:47

'Amalurra' erakusketa.

2021ean Aroztegi aretoan euren lanak erakutsi nahi dituzten artistek 2020ko azaroaren 30eko 13:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte euren eskaerak, eta lehentasuna izango dute COVID-19ak eraginda aurtengo erakusketak suspenditu behar izan direnek. Eskaria udal erregistroan aurkeztu beharko da.

COVID-19a dela eta Aroztegi aretoaren itxieragatik aurten aurreikusita zeuden baina egin ezin izan ez ziren erakusketek lehentasuna izango dute 2021. urtean: "Hori dela-eta, artista horiek lehentasuna izango dute jasotako beste artisten proposamenen aurrean. Era berean, 2021. urtean COVIDagatik edo ezinbesteko beste arrazoiren batengatik aretoa itxi beharko balitz, programatuta egongo diren baina gauzatu ezinik geldituko diren erakusketek lehentasuna izango dute hurrengo urteko programazioan", adierazi dute Udaletik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak