100 urte bete ditu Benita Arrue bergararrak

Ainhoa Arana 2020ko urr. 28a, 15:15

Gorka Artola alkateak bisita egin dio udalaren izenean, omenaldi gisa.

Astelehenean ospatu zuen bere urtebetetze eguna, familiako kide eta gaur egun zaintzan laguntzen dioten pertsonekin batera. Bere bizitza luze eta oparoaz berba egiteko tartea izan zuten. Seguran jaio eta haurtzaroa Ataunenean pasa ondoren gaztetan iritsi zen Benita Arrue Bergarara.

"Benita Arrue bezalako pertsonek, emakumeek, gure herriari egin dioten ekarpenagatik merezi dute gure aitortza. Etxean eta etxetik kanpo egin izan duten lanagatik. Haiek ereindakoa jasotzen ari gara gu gaur. Adinak uzten dion bezainbesteko kemenarekin heldu dio ehungarrenari, izan dezagun horrelako egun gehiago ospatzeko aukera opa diogu Benitari" adierazi dute Udaletik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak