Eguneko zentroaren ateak azaroaren 2an zabalduko dituzte

Ainhoa Arana 2020ko urr. 26a, 15:44

Eguneko zentroaren lanak amaituta, erabiltzaile gehiago hartzeko aukera izango dute.

Gorka Artola alkateak eta Ainhoa Lete Ongizate zinegotziak ikusi ahal izan zuten eraikin berria eta azaroaren 2an zabaltzea aurreikusten dute. Orain arte eta ohiko egoeran, 25 plaza eskaintzeko aukera besterik ez zegoen eta COVID-19 dela eta, 18 plaza soilik eskaintzen zituzten. Obra berriarekin, 40 plazara heltzeko gai izan dira, baina gaixotasunaren ondorioz, 24 bakarrik eskaini ahalko dituzte. 

Gorka Artola alkatearen ustez, "aspalditik espero genuen zerbait zen hau, ahalik eta pertsona gehienei zerbitzua ematea nahiko genuke. Une onean dator, COVID-19aren eraginez are gehiago murriztu behar izan delako eskaintza. Gure herriko pertsona helduek behar dituzten zerbitzu guztiak eskura izan ditzaten nahi dugu. Haiek egindako lanari esker ditugu guk gaur egun ongizatea bermatzen dizkiguten tresnak. Guri dagokigu orain, hirugarren, laugarren adinean dauden pertsonen ongizatea bermatzea”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak