Talde jarduerak bertan behera Agorrosin Ekintza Gunean

Jone Olabarria 2020ko urriaren 26a

Agorrosin Ekintza Gunean ematen diren talde jarduera presentzial guztiak bertan behera utziko dituela jakinarazi du Udalak, beste abisurik izan arte. Zehaztu dutenez, banakako kirola baimendua dagoenez, igerilekua, fitness aretoa, bideo areto txirrindularitza  eta padela eskaintzen jarraituko da.

Ostiralean jakinarazi zen Agorrosinen gaurko egunean egitekoak ziren taldeko jarduerak bertan behera utzi zirela, eta gaur erabakiko zela datozen egunetara irizpidea zein izango zen. Bada, larrialdi mahaiaren bilera egin ondoren, Bergarako Udal Kirol Zerbitzuak Agorrosin Ekintza Gunean ematen diren talde jarduera presentzial guztiak bertan behera utziko ditu. Hala ere Udaletik adierazi dute, saiakera berezia egingo dela modu telematikoan kirol jarduerak eskaini ahal izateko. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak