Azken orduetan Mizpirualde egoitzako beste egoiliar bat hil da

Maialen Santos 2020ko urr. 23a, 18:58

Gipuzkoako Foru Aldunditik jakitera eman dutenez, azken orduetan Bergarako Mizpirualde adinekoen egoitzako egoiliar bat hil da, eta beste bat sendatu. 

Irailaren 16an lehen positiboa hauteman zutenetik orotara zortzi pertsona hil dira Mizpirualden, zortzik gainditu dute gaitza eta seik jarraitzen dute kutsatuta. 

Gipuzkoako adinekoen egoitzatan azken orduetan hil den pertsona bakarra da Mizpirualdekoa. Bestalde, bederatzi kasu positibo atzeman dituzte azken beste zortzi pertsonak gainditu dute gaixotasuna –horietako bat da Mizpirualdekoa–.

Gauzak horrela, COVID-19an positibo emandako 73 erabiltzaile daude egun, zortzi zentrotan banatuta: Hernaniko Santa Maria Magdalenan (2), Bergarako Mizpirualden (4), Donostiako Alai-Etxen (26), La Pazen (1), Berran (9), Lamourousen (20) eta Hermano Garate-San Ignacion (1), eta Zumarragako Argixaon (10). Ospitaletan ingresatuta dauden egoiliarrak zortzi dira, guztira. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak