Txotxongiloekin gozatzeko Mostra datorren astean

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2020ko urr. 22a, 11:24
Markeliñe taldeak Psike lana eskainiko du San Martin plazan urriaren 30ean.

Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen XV. Mostra egingo du Taun Taun Teatrok, Udalaren laguntzarekin, urriaren 30etik azaroaren 1era; bost ikuskizun izango dira, eta antzerki bisuala, maskarak eta objektuak izango dira protagonista nagusiak. Sarrerak gaurtik hasita eros daitezke.

Aurrez lotutako gauza asko aldatu egin behar izan dituzte baian jaialdiarekin aurrera egitea erabaki dute. Atzerriko artistarik ez da izango eta Euskal Herriko, Errioxako, Gaztela-Leongo eta Kataluniako artistekin osatu dute egitarau oparoa.

  • Conservando Memoria. El Patio Teatro (Errioxa). Urriak 30, egubakoitza, 19:00etan eta 21:00etan, Seminarixoan.
  • Titiriscopio instalazioa. Arawake (Castilla León). Urriak 31, zapatua, 11:30etik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara, eta domekan, azaroak 1, 11:30etik 14:30era, San Martin Plazan.
  • André eta Dorine. Kulunka Teatro (Euskal Herria). Urriak 31, zapatua, 19:00etan, Seminarixoan.
  • Psike. Markeliñe (Euskal Herria). Urriak 31, zapatua, 20:30ean, San Martin plazan. (Euria egiten badu Boluko frontoian).
  • Rodó. Chapertons (Katalunia). Azaroak 1, domeka, Seminarixoan 19:00etan.
  • Alberto Saavedra gogoan. Donostiako artista eta artisauaren omenez, Seminarixoko emanaldien sarreran eta irteeran Saavedrak sortutako panpinek harrera berezia egingo diete ikusleei. Panpinak Iñaki Matak egokitu eta prestatu ditu.

Sarrerak salgai, gaurtik hasita

Kanpoko ikuskizunak doan dira, eta zortzi eurotan Seminarixokoak. Leihatilan, gaur eta datorren eguenean, 18:00etatik 20:00etara, eta Tickets.kutxabank.es atarian eros daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak