Labegaraieta kiroldegiko tabernaren ustiapenaren esleipenerako deialdia zabalik dago

Jone Olabarria 2020ko urr. 20a, 17:21

Bergarako Udalaren jabetzakoa den Labegaraieta kiroldegiko taberna-jatetxearen ustiaketa, instalazioen kontrola eta garbiketa lanak adjudikatzeko deialdia argitaratu berri du udalak.

Udaletik jakitera eman dutenez urtebeteko iraupena izango du kontratuak, indarrean sartzen denetik unetik zenbatzen hasita eta 18.000 euroko (BEZ kanpo) prezioa izango du. Tabernaz arduratzeko lanaz gain, bere baitan hartzen ditu kiroldegiko kontrolaren eta instalazioen garbiketa lanak ere.

Taberna-jatetxearen Lizitazioan parte hartzeko proposamenak Bergarako Udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira 15 egun naturaleko epean, urriaren 20tik hasita, astelehe-netik ostiralera, 9:00etatik 13: 00etara. Informazio gehiago: udalaren webgunean  edota 943 77 91 00 telefono zenbakira deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak