Pop up azokarik ez da egingo asteburuan, Bergaran

Mirari Altube Arrese 2020ko urriaren 20a

Asteburuan egitekoa zen Pop up azoka bertan behera uztea erabaki du Bergarako Udalak, "ezin delako aurreikusitako azoka baldintza onetan egin".

Segurtasun irizpideei jarraituta erakusmahaiak jartzeko behar beste leku ez dagoela adierazi dute eta parte hartzaileen edukiera mugatua dela. Horrenbestez, zapatuan eta domekan egitekoa zen azoka bertan behera uztea erabaki dute. Beste datarik ez dute aurreikusi, "osasun egoera bere horretan mantentzen den bitartean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak